San Roke Astigarraga eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 16a, 03:00

San Roke eguna ospatuko dute gaur Aranon eta Astigarragan. Aranoko San Roke eta Santiomendiko ermitan meza izango da goizean eta festa izango da ondorenean, urte luzetako ohiturari jarraituz. Gaurko egunarekin jende askok du mezetara joateko ohitura, bai batean nola bestean.
Bi omendu Aranon Mezetarako joan etorria txistulariek girotuko dute aurten ere Aranon, eta tartean Hernaniko txistulariak izango dira. Aurten omenaldia egingo zaie Gabriel Huarte iruñarrari eta Markos Zapirain lekeitiarrari, 15 urtean joan baitira Aranora San Roketan txistua jotzera, hutsik egin gabe. Meza ondorenean pelota partiduak izango dira eta txistulariak kalejiran joango dira hamaiketakoa egi-tera. Bazkaria kontsejuan izango da eta bazkal ondorenak errematatuko du aurtengo San Roke eguna.
Santiomendin egun osoan Santiomendin egun guztiko festa izango dute. Meza ondorenean Erromeria izango da. Astigar taldearen dantzaldia, trikitilariak, bazkariak, bertsolariek eta umeen irrintzi eta helduen dantza txapelketak girotuko dute eguna eta eguraldiak laguntzen badu, izango da jendea aurten ere.

Gabriel Huarte Gaur omenduko duten iruñarra: «Txistulariak joaten hasi zirenetik San Roketako festa alaiagoa da Aranon»
Gabriel Huarte da gaur Aranon omenaldia jasoko duen txistularietako bat. Iruñarra izan arren Bartzelonan bizi da duela urte asko, familia ere han egina baitauka, eta adierazi digunez ´Aranoko festa orain eta lehen zena konparatuta, esango nuke, txistulariak joaten hasi zirenetik festa alaiagoa dela`. Adierazitakoaren arabera Aranoko festetara joaten hasi zen lagun batek animatuta: ´Bartzelonan bizi den aranoar batek animatuta hasi ginen Aranoko San Roketako festara joaten eta ordu ezkero urtero joaten gara` adierazi digu. San Roketako giroa polita dela azaldu digu iruñarrak ´beti lagun berak joaten gara eta egun pasa egiteko giro polita eta alaia izaten da: txistua jo, dantzatu, jan eta edan aritzen gara arratsaldera arte`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!