Lau mende eta erdiko San Juan Parroki eliza, aurpegi berrituta

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 16a, 03:00

Juan Bataiatzailea Parrokia berritzeko lanak egiten aritu dira, iaz hasita, eta dagoeneko erabat bukatuta daude. Fatxada berritzea izan da lanik haundiena larra, bestelako belarrak eta zikinkeria kendu, junturak hartu eta harri guztiari tratamendu berezia eman, urak kalterik ez eragiteko. Fatxadaz gain, eliza sarrera ere berritu da, material berriak jarrita eta elizarako kanpoko eskailerei eta baranduari ere txukundua eman zaio, hondatuta dagoena konponduta.
Diputazio eta Elizak Parrokiko lana Diputazioak eta Elizak berak finantziatu dute erdibana. Diputazioak diru laguntzak ematen ditu modu honetako lanetarako eta Hernaniko elizak 110.000 euro jaso ditu fatxada eta bestelakoak txukuntzeko. Beste 110.000 euroak elizak berak jarri ditu. Obra hau fatxada txukun edukitzeko izateaz gain, seguritate kontua ere bada, Diputazioan aurkeztutako estudioaren arabera.
Orain 10 urte berritua Parrokia 1540garren urtean pasa zuten Zinkoneatik orain dagoen tokira, eta orduzkeroztik berritzeko obra bat baino gehiago egin dira. Azkeneko berritze lan haundiak orain 10 urte inguru egin zituzten eta orduan teilatuari eman zitzaion berriturik haundiena. Orduko obrak 200 miloi pezeta pasa kosta ziren.




Zinkoenetik Plazara 1540 urte inguruan pasa zuten eliza gaur egun agustinarren konbentua den tokitik plazara, dirudienez segurantza eta erosotasun arrazoiek eraginda. Parroki-eliza Juan Lopez de Altzegaren orubeetan eraiki zen, eta horretarako Kaxkoa biltzen zuen harresia hautsi behar izan zuten eta beste bide bat zabaldu. Orduan, herriko plazaren beharra ere sortu omen zen eta eliz aurrean egin zuten, geroztik Hernaniko plaza nagusia den tokian. Badirudi XVIgarren mende amaierarako eliza guztiz amaituta zegoela, ukitu bat edo beste gora behera. San Juan Bataiatzailea Parroki-elizak nabe bakarra du, eta gurutze latiniarrezko planta, Olazagak diseinatua. Sapai gurutzatua du Parroki elizak eta aristak paretean itsatsita dauden zutabeetan bukatzen dira. Barruan, Anbrosio Bengoetxeak egindako sagrarioa nabarmentzen da. Sakristia XVIgarren mendekoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!