Musika emanaldi asko, Zaldi Lasterketak eta Valentziako suak gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 15a, 03:00

donostiako aste Nagusiak bigarren eguna du gaur eta goizean goizetik ekingo dio festari. Igeri Zeharkaldiarekin hasiko du eguna Donostiak, Zurriola hondartzatik atera eta Pasealeku Berriaren aurrean ibiliko dira. Bazkal ondoan haurrentzako ekitaldiak eta Zaldi Lasterketa izango dira. Musikarik ere ez da faltako gaur Aste Nagusian. 12 emanaldi inguru izango dira, besteak beste, Musika Hamabostaldia, Rock, Pop-Rock eta Jazz kontzertuak, Dantzaldiak, fanfarreak eta abar. Arratsaldean Aizkolariak izango dira Trinitate plazan, eta Urrezko Kopa jokatuko dute, arratsaldeko 19:30etan hasita. Gauean, 22:45etan suak izango dira gaur ere eta Valentziako Arco Iris piroteknia arduratuko da horretaz. McJeara’s Band Jazz taldea Boulevarden, Pop Rock lehiaketa Errege Katolikoetan, musika Zurriolan... GAURKO EGITARAUA 12:00 XXXVII. Igeri-zeharkaldia Pasealeku Berriaren parean. Irteera: Zurriola hondartzatik. 17:30 Haur Festa, Gari, Montxo eta Joselontxoren eskutik, ´Barre Bira` Zuloaga plazan. 17:30 Haurrentzako Kursaala. Jolas herrikoiak haur guztientzat, Karaoke eta Diskofesta Kursaaleko terrazetan. 17:30 Zaldi Lasterketak Donostiako Hipodromoan, Urrezko Kopa La Perla Centro Talaso-Sport. 18:30 Erraldoiak eta Buruhaundiak Zurriola pasealekuan. Irteera Koruko Andra Mariaren Basilika ataritik. 18:30 Kantauri fanfarrea Zurriola pasealekuan. 18:30 Tximeleta fanfarrea Kontxa pasealekuan. 19:00 Musika Hamabostaldia. ´Madama Butterfly` Kursaal Auditorioan. 19:30 Urrezko Kopa, Aizkolariak Trinitate plazan. 19:30 Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua Boulevardeko kioskoan. 20:00 Folklore Jaialdia: Eskola Konstituzio plazan. 22:45 Su Artifizialen 42. Nazioarteko Lehiaketa - Jaialdia Kontxako badian. Arco Iris piroteknia (Valentzia). 23:15 Zezensuzkoa. Ibilbidea: Hotel Londres, Askatasunaren Hiribidea, Miramar, Andia, Hernani eta Boulevard. 23:30 Fangoria taldearen kontzertua Saguesen. 23:30 Rock. Ivan Ferreiroren kontzertua Trinitate plazan. 23:30 Dantzaldia Tsunami orkestraren eskutik Zuloaga plazan. 23:30 McJeara’s Band taldearekin Jazza Boulevardeko kioskoan 23:30 XIII. Donostia Hiria Pop-Rock Lehiaketa. 2004. urtean irabazle izan zen Dunkelheit taldearen emanaldia eta Sari Banaketa Errege Katolikoetan. 23:30 Kursaal Espazioirikia, David Sanchez Club Ibiza Dance, Charles Webster (Miso Rec/UK) Urumea terrazan. 00:00 Dantzaldia Ene Bada taldearen eskutik Pasealeku Berrian 00:00 Kursaal Goian Sessions. Loreak Mendianek aurkezten du: It’s a surfing reggae party part two Zurriola terrazan. AUTOBUSAK ZERBITZU BEREZIA Garayar autobusak (Urdinak) -02:30ak arte 15 minutuero. -02:30etatik aurrera orduro. Urnietatik puntuetan aterako da. Azkena 06:00etan Donostiatik erdietan aterako da. Azkena 06:30etan -22:00etatik aurrera San Bartolome kaletik Areizaga autobusak (Gorriak) -03:00ak arte betiko orduan. -03:00etatik aurrera Donostiatik Hernanira. Goizeko 03:30etan, 04:30etan, 05:30etan -Irteerak Okendo kaletik
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!