AMABIRJIN egunean jende asko espero da gaur Goizuetan. Goizeko 07:00etan diana jo eta 08:00etan entzierroa izango da jendea esnatzen joateko. 10:30etan Meza Nagusia eta segidan urteroko Amabirjinetako prozesioa. Umeentzako ekitaldiak izango dira segidan, eta 12:30etan festetako lehendabiziko pilota jaialdia izango da. Bi partidu jokatuko dituzte. Lehendabizikoa gazteen artekoa izango da eta Goizuetako J. Narbarte eta Irurtzungo Diaz de Ultzurrunek jokatuko dute Elurbe eta Otxotorenaren kontra. Ondoren, afizionatuen partiduak izango da eta Apezetxea goizuetarrak eta Iza zornotzarrak jokatuko dute Bengoetxea eta Arrutiren kontra.
Arratsaldean zezenak eta Mariatxiak bukatuta Euskal Presoen aldeko afari herrikoia Umore Ona elkartean.
AUTOBUSAK GOIZUETA-HERNANI
Goizueta - Hernani : 10:00etan eta 15:30etan
Hernani - Goizueta: 10:30etan eta 16:00etan
GAURKO EGITARAUA
07:00 Diana Tolosako dultzaineroekin.
08:00 Entzierroa ´Lasturko` zezenekin.
10:30 Meza Nagusia, segidan, Amabirjinarekin ohiko prozesioa.
12:00 Bonba japonesak umeentzat opariekin.
12:30 Txistularien banda eta, erraldoi eta buruhaundien konpartsa herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
12:30 Eskuz binakako bi pilota partidu interesgarri, bat gazteen artekoa eta bestea lehendabiziko maileko afizionatuak.
Ondoren ´Igandea` txaranga herriko kaleetan zehar
18:00 Zezenak Herriko Plazan.
20:00 Mariatxiak herriko plazan: Los Charros de Jalisco.
22:00 Euskal Presoen aldeko afari herrikoia Umore Ona Elkartean. Ondoren Euskal Presoen aldeko kalejira.
00:00 Dantzaldia ´Trakets` taldearekin, ondoren ´Igandea` Txaranga herriko kaleetan zehar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!