Julen Lekuona hernaniarrak Ekuador zeharkatu du

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 18a, 03:00

lanean Ekuadorretik etorritako lagun bat egin zuen Julen Lekuona hernaniarrak orain dela urte bete. Hizketan ari ziren batean galdetu zion ea zenbat denbora zeramakien bere herrira itzuli gabe eta lankidearen erantzunak harritu egin zuen: 6 urte zeramazkien Ekuadorrera itzuli gabe. Erraz atera zitzaion Juleni galdera: ´Joango al zinateke abuztu honetan?`. Lankideak emandako baietzarekin hasi zen portuko bizilaguna Ekuadorrerako bidaian pentsatzen. Konturatu baino lehen joateko garaia heldua zitzaion eta maleta hartuta abiatu egin zen. Hego Amerikako herrialdean pasatako lehenengo lau egunetan Guayaquil hiria ezagutu du. Bere esanetan azkeneko bost urteetan ´izugarrizko inbertsioa` egin dute hiri horretan turistak erakartzeko. Besteak beste Julenentzako oso deigarriak dira hiriko malekoi berria, eta Las Peñas izeneko auzo berritua.
Itsaso Bareko perla Guayaquil hiritik ordu pare bateko bidaia egin ondoren Salinas izeneko herrirantz jo du Portu auzoko bizilagunak. Herrialde hartako jende diruduna joaten da Salinasera udara pasatzeko. Julenek kontatzen duenez, bertako hondartzei Itsaso bareko perla esaten diote bertakoek. Hondartza ikusgarriak ikusi ditu geroago ere, Atacames herrian. Bi gau pasa ditu bertan, bere hitzetan ´kriston giroa` baitago, diskoteka eta txiringitoetan.
Quito, hiri erraldoia Ekuadorreko hiriburuan ere pasa ditu egun batzuk Lekuonak. Kontatzen duenez, teleferiko batean igota hiriburua ia oso-osorik ikusteko aukera izan du. Etxebizitzak noraino iristen diren ikusteak harritu du gehien: Quitok 42 kilometro ditu luzeeran eta 12 zabaleran. Gainera ia 13 milioi pertsona bizi dira bertan. Hiria erraldoia da eta haran baten erdian dago Julenek kontatzen duenez. Horregatik luzeran ari da hazten, ´zabaleran ezin baitu`. Munduaren erdigunea ere ezagutu du hernaniarrak. Quitoren iparraldean dago eta mundua ipar eta hego hemisferioetan banatzen da bertan, 0 latitudeko puntuan. Handik gertu Turulagua izeneko sumendian egon da Lekuona. Kontatzen duenez, sumendia bizirik dagoen arren 60 bat familia bizi dira bertan. ´Izugarrizko parajea` iruditu zaio Juleni.
Otavaloko merkatua Indigenek beraien eskuz egindako produktuak saltzen dituzte Otavalon dagoen merkatuan. ´Merkatuak izugarrizko kolorea dauka` Julen Lekuonak azaldu digunez, baina bere ustetan prezioak ´lotsagarriak` dira, lan haundia duten gauzak oso merke saltzen dituztelako.
Portuko jaietarako bueltan Portuko jaietarako bueltan izango da Julen eta izango du lagunei zer kontatua. Gainera aurten asto-karreran lehenbiziko postua lortzeko intentzioarekin itzuliko dela seguru egon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!