Lekunberri eta Etxeberriak kategoria ez galtzeko jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2005eko abuztuaren 16a

Lekunberri eta Etxeberria IIIak datorren urtean buruz buruko txapelketan jokatzeko txartela dute jokoan gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan. Biek galdu egin dute txapelketako lehen partidua eta gaur galtzen duenak maila galdu egingo du. Batak eta besteak sake errestoan asko sufritzen dute eta baliteke partidua tanto sailez tanto sail joatea. Lekunberrik golpe eta fisiko haundiagoa ditu, baina, Etxeberriak defentsa zorrotza du eta pelotari zaila da. Bestalde, jaialdian estelar haundi bat ere bada gaur: Ezkurra-Urrutia/Zeberio II-Lizasoren artekoa. Beste partiduak: Matxin IV-Aizpuru II/Zalakain-Astibia (Casino Kursaal promesa txapelketakoa) eta Agirresarobe-Auzmendi/Iribarren-Badiola.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!