itxaferoa botata hasiko dira ofizialki Amabirjin festak Goizuetan, eguerdiko 12:00etan. Ondoren urteroko ohituran, Euskal Presoen aldeko brindisa egingo da eta umeentzako erraldoi eta buruhaundiak ibiliko dira kalean barrena. Arratsaldean festa Herri Kirolek jarriko dute, eta gauean gaupasa dago iragarrita Trakets taldea eta Igandea txarangarekin.
EGITARAUA
12:00 Udaletxeko balkoitik jaiei hasiera emango dien itxaferoa botako da.
Ondoren trikitilarien banda eta erraldoi eta buruhaundien konpartsa herriko kaleetan barrena ibiliko dira
Txupinazo ondoren Etxerat-en Txosnan Euskal Presoen aldeko brindisa egingo da.
18:00 Herri Kirolak.
20:00 Umore Ona peñaren irteera, ´Igandea` txarangarekin.
00:00 Gau pasa ´Trakets` taldearekin eta ondoren ´Igandea` Txaranga herriko kaleetan zehar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!