Gay Murreko etxebizitzak. Zergatik eta noiz arte?
Gutun honetan argitu nahi nuke zein arrazoigatik iritsi ginen iritsitako akordiora, 8 hilabetean Gay Murreko etxebizitzetan bizi izan diren gazteekin.
1-Pisu horiek bota egin behar ziren eta dira, Zaharren Egoitzako anpliazioa egin ahal izateko.
2-Gazte batzuek pisu horiek okupatu egin zituzten.
3-Akordio batera iritsi ginen. Gazteek pisu horiek itxuratuko zituzten eta Ongintza Patronatuaren irizpideei segiko zien (asistente sozialekin bilerak, euren ingresoen %10 abonatu beharra eta abar).
Hiru puntu horietan oinarrituta, eta lehendabizikoak atzera bueltarik ez zuela onartuta, kontratuak firmatu zituzten. Kontratu horien bukaera bi puntuk markatzen dute:
-Etxebizitzak botatzeko proiektua zein fasetan dagoen.
-Zaharren Egoitzaren anpliazio proiektua.
Azkeneko kontratua 2005eko uztailaren 31n bukatu zen, eta etxebizitzak uzteko epea hurrengo asteburura arte luzatu zen, hau da, 2005eko abuztuaren 6-7ra.
Epe hori bukatu baino bi aste lehenago horko 4 gazte etorri ziren niregana, eta haiekin plan bat martxan jartzen saiatu ginen, ea bilatzen genituen pisuren batzuk, egoera txarrean egon eta txukundu zitzaketenak alkiler kontratu baten truke; edo alkiler bajuko pisuren batzuk, bestela. Aurrerago beste pertsona bat ere animatu zitzaigun iniziatiba horretan. Denei gauza bera esan nien: laguntzeko prest gaude baina baldintza bakarra da hitzemandako epean etxebizitzak libre uztea.
7 pertsonek aldegin dute pisuetatik baina beste 7 oraindik barruan daude, akordioa bete gabe. Horregatik ezinezkoa da orain etxebizitza horiek botatzea, hain zuzen, garai hau izanik umerik ikastolan ez dabilen garaia, eta bizilagun eta trafiko gutxien dabilen garaia.
Etxea botatzeko garairik onena abuztua zela pentsatu genuen, aipatutako arrazoiengatik. Hala ere, ez dira etxeak botako oraindik okupatzen jarraitzen duten gazteak atera arte.
Batzuk inozo bezala hartu ninduten, orain dela 8 hilabete gazte horiek bidali ez nituelako, okupa gisa hartuta. Pittin bat lagundu niezaiekeela pentsatu nuen, botatzera gindoazen etxebizitzetan epe baterako sartzen utzita. Epe horretan lasaitasun pixkat izango zuten eta horrela aukera zeukaten lana bilatu, etxebizitza bilatu, formazio kurtsoren batzuk egin edo berengisa bizitzeko aukera emango zien zerbait egiteko. Uste dut ondo jokatu nuela, emandako hitza bete nuela eta jarraitzen dudala betetzen.
Andoni Amonarraiz
Ongintza Patronatuko Lehendakaria
(Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!