Igandetik igandera, Aste Nagusia Donostian

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 14a, 03:00

Aste Nagusiaren hasiera ekitaldi ofiziala Alderdi Ederren egingo dute gaur 20:30etatik aurrera. Autobus zerbitzu berezia jarri dute Hernanitik Donostiara joan eta etortzeko, gau guztian.

gaur hasiko da ofizialki Donostiako Aste Nagusia, Alderdi Ederren 20:30etan egingo den ekitaldiarekin. Lehenago ere izan dira Aste Nagusiarekin lotutako ekitaldiak (U2ren kontzertua adibidez), baina, mugimendua gaurtik hasiko da fuerte. Su artifizialak Donostiako Aste Nagusien ezaugarri nabarmenena Su Artifizialak dira eta aurten ere ez da aukera faltarik izango lekurik onenetako suak ikusteko: Britainia Haundia, Valentziako bi, Txekia, Italia, Castellóko bi, Frantzia... Kontzertu izugarri egunero, Zurriola, Paseo Berrian, Urumea terrazan, Kursaalean, Zuloaga plazan... eta gusto guztietarako ekitaldiak aurten ere Donostian. Garayar autobusak (Urdinak) -02:30ak arte 15 minutuero. -02:30etatik aurrera orduro. Urnietatik puntuetan aterako da. Azkena 06:00etan Donostiatik erdietan aterako da. Azkena 06:30etan -22:00etatik aurrera San Bartolome kaletik Areizaga autobusak (Gorriak) -03:00ak arte betiko orduan. -03:00etatik aurrera Donostiatik Hernanira. Goizeko 03:30etan, 04:30etan, 05:30etan -Irteerak Okendo kaletik FESTETAKO EGITARAUA 19:00 Zarauzko Musika Bandaren kontzertua Boulevardeko kioskoan. 19:00 Musika Hamabostaldia. ´Madama Butterfly` Kursaal Auditorioan. 19:30 Salbe Nagusia Koruko Andra Mariaren Basilikan Donostiako Orfeoiarekin. 19:30 Kantauri fanfarrea Kontxa pasealekuan. 19:30 Los Pasai fanfarrea Alde Zaharrean. 20:30 Aste Nagusiaren hasiera Alderdi Ederren. ´Artillero` lanaren interpretazioa. Kañoikada Artillero Nagusiaren eskutik, fanfarreak, erraldoi eta buruhaundien konpartsa, eta Donostia Latin Banda. 21:00 XXVIII. Txistularien Agerraldia Konstituzio plazan. 22:45 Su Artifizialen Nazioarteko 42. Lehiaketa - Jaialdia Kontxako badian. Jubilee Fireworks piroteknia (Britainia Handia). 23:15 Zezensuzkoa. Ibilbidea: Hotel Londres, Askatasunaren Hiribidea, Miramar, Andia, Hernani eta Boulevard. 23:30 Bunburyren kontzertua Saguesen. 23:30 Pop. Kerobiaren kontzertua Trinitate plazan. 23:30 Dantzaldia Albokaren eskutik, Zuloaga plazan. 23:30 Carmen Garmendia eta Maria Govillarden dantza-eskolaren ´Noches de Baile y Rosas` ikuskizuna Boulevardeko kioskoan. 23:30 XIV. Donostia Hiria Pop-Rock Lehiaketa. Finalak. Errege Katolikoak. 23:30 Kursaal Espazio Irikia. David Sanchez Club Ibiza Dance, DJ Tania Vulcano, Urumea terrazan. 00:00 Festara Gaztelubide Soziedadean. 00:00 Dantzaldia Izotz taldearen eskutik Pasealeku Berrian. 00:00 Kursaal Goian Sessions. Javi Pez DJ eta Sports orkestra DJ bertsioa, Zurriola terrazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!