Atzoko irabazle Estadio Casa Blanca eta lagun-giroa

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 14a, 03:00

javi Perez Vacasen omenezko memoriala jokatu zen atzo Zubipen, laugarren urtez jarraian. Beti bezala Zaragozako Estadio Casa Blanca taldearen kontra jokatu zuen Hernanik, Perez Vacasek harreman haundia eta ona zuelako talde horrekin. Partidua Estadio Casa Blancak irabazi zuen 1-3, nahiz eta Hernanik aurrea hartu markagailuan. Hernaniarren gola Iñigok sartu zuen, baina, ez zuen denbora asko iraun aldeak. Zaragozako taldeak azkar berdindu zuen partidua eta beste bi gol ere sartu zituen. Partidu polita eskaini zuten jubenil mailako bi taldeek, baina, Casa Blancak erakutsi zuen Hernani baino maila bat gorago zergatik jokatzen duen. Partidu bukaeran urtero bezala bi taldeak elkarrekin joan ziren bazkaltzera Santa Barbara elkartera. Bazkari ederra zeukaten prest eta bazkalondoa ere nahikoa luzatu zuten, elkarren arteko giro ona aprobetxatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!