Hernaniar bat hil zen ostegun arratsaldean kotxe istripuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 20a, 03:00

OSTEGUN arratsaldeko 13:45 inguruan kotxe istripuan hil zen R.H.A 39 urteko hernaniarra, A-8an, Belodromo parean, Bilborako norabidean. Autoa kaltzadatik atera zen eta Ertzantza aztertzen ari da zergatiak eta testigu bila dabil. Zenbait komunikabidetan atera zenaren arabera, aurretik puntu horretan pasa ziren zenbait gidarik, kamioi batek galdutako karga eskibatu behar izan zuten eta hori izan liteke istripuaren zergatia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!