Ricardo Serranok 13garren postua egin du Burgoseko itzulian

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 13a, 03:00

Pozik dago lortutako emaitzarekin, nahiz eta gehiago espero zuen.

RIcardo Serrano, EreƱotzun bizi den txirrindulariak 13garren postua egin du atzo bukatu zen Burgoseko itzulian. Txirrindulariak adierazitakoaren arabera, pozik dago emaitzarekin baina postu hobexeagoa lortzea espero zuen. 5 etapa Burgoseko itzulia 5 etapek osatzen dute, Serranok aurrenekoan 3garren postua egin zuen; bigarrenean, 8garrena; hirugarrenean, 19garrena; laugarrenean 20garrena eta azkenekoan 6garrena. Ricardo Serranok adierazitakoaren arabera arazo gehien 4garren etapan izan zituen, Lagunas de Neilakoan. Etapa horren azkeneko tramoan uste baino indar gutxiago zuen eta lehertu egin zela adierazi dio Kronikari txirrindulariak. Hemendik aurrerakoak Ricardo Serranok gaur Donostiako Klasikan hartuko du parte eta bihar Urkiolako igoeran. Astebete barru Clasica Ciclista de los Puertos-en izango da eta Alemanian eta Belgikan korrituko du gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!