Monteseko etxebizitzetarako zerrendak erakusketan daude

Kronika - Erredakzioa 2005eko abuztuaren 14a

UDALAK jakitera eman du zozketarako zerrendak, Monteseko etxebizitzak eskuratzeko, erakusketan daudela. Zerrenda hauek behin betikoak dira eta ikusi daitezke Udaletxeko tabloian edo web orri honetan: www.hernani.net. Guztira 690 bat eskaera jaso dira zerrenda hauetan eta zozketarako fetxa promotorak jarriko du. Montesen babes ofizialeko 14 etxebizitza egingo dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!