Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera ostegunean goizeko 02:15an dei bat jaso zuten 2 kotxe kiskaltzen ari zirela esanez. Milagrosa inguruan gertatu zen eta bi kotxe horietaz gain beste 2 kotxek ere kalte arinagoak izan zituzten. Sutea haundia izan zen eta suhiltzaileak etorri behar izan zuten itzaltzeko. Momentu honetan Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!