Gaur hasiko da Play aretoan Electrogaia izeneko jaialdia. Hainbat egunetan musika elektronikoa jarriko dute gaur egungo diska jartzaile ezagunenek, Hernaniko Play eta Oiartzungo Pagoa aretoetan. Gaurko emanaldian izango dira: 22:00etan Frank Martiniq; 00:00etan Gabriel Ananda; 02:00etan, Jeff Mills; 04:00etan Alexander Kowalski eta goizeko 05:00etatik 07:00ak bitartean Gary Martin. Sarrerak 25 euro balio ditu aldez aurretik eta 28 euro lehiatilan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!