GAUR hasi eta datorren ostiral arte festetan egongo da Goizueta. Hasiera ofiziala bihar emango die festei Aimar Olaizolak itxaferoa botata baina, gaur ere denetik izango da. Pilota gozon finala, bazkari herrikoia... arratsaldean herri kirolak, Goizueta Hernaniren kontra. 20:00etan Gazte Txupinazoa, Batukada perkusio festa eta gauean Rock maratoia: Afonia, Biok, Leihotikan eta Banda Batxoki.
Kontzertuak, zezenak, kirola
Denen gustorako ekitaldiak dituzte aurten ere Goizuetan. Kontzertuak antolatu dituzte egunero. Igandea txaranga arituko da egunero berbena ondoren. Horrez gain, Gaztetxean ere egunero izango dira kontzertuak 00:00etatik aurrera.
Zezenak izango dira astelehenean goizeko 08:00etan eta arratsaldeko 18:00etan; asteartean 18:00etan; eta asteazkenean 08:00etan eta 18:00etan.
Kirolik ere ez da faltako datozen egunetan. Herri kirolak gaur eta bihar arratsaldean; eta pilota partiduak astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean 12:30etan (partidu guztiak goiko koadroan).
Erraldoi eta buruhaundiak astelehen eta asteazkenean, bazkari herrikoia gaur, Euskal Presoen aldeko afari herrikoia astelehenean, bertsolariak asteartean, Umore Ona peñaren eguna ostegunean eta festari bukaera emateko sagardo probaketa ostiral eguerdian.
Goizuetako Festetako Egitaraua
Abuztuak 13, larunbata
12:00 Pilota gozon finala.
14:30 Bazkari herrikoia.
18:30 Herri-kirolak: Goizueta-Hernani
20:00 Gazte txupinazoa gaztetxen.
Ondoren Perkusio taldea (Batukada)
00:00 Rock Maratoia:
Afonia, Biok, Leihotikan, Banda Batxoki.
Abuztuak 14, igandea
12:00 Udaletxeko balkoitik jaiei hasiera emango dien itxaferoa botako da.
Ondoren trikitilarien banda eta erraldoi eta buruhaundien konpartsa herriko kaleetan barrena ibiliko dira
Txupinazo ondoren Etxerat-en Txosnan Euskal Presoen aldeko brindisa egingo da.
18:00 Herri Kirolak.
20:00 Umore Ona peñaren irteera, ´Igandea` txarangarekin.
00:00 Gau pasa ´Trakets` taldearekin eta ondoren ´Igandea` Txaranga herriko kaleetan zehar.
Abuztuak 15, astelehena
07:00 Diana Tolosako dultzaineroekin.
08:00 Entzierroa ´Lasturko` zezenekin.
10:30 Meza Nagusia, segidan, Amabirjinarekin ohiko prozesioa.
12:00 Bonba japonesak umeentzat opariekin.
12:30 Txistularien banda eta, erraldoi eta buruhaundien konpartsa herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
12:30 Eskuz binakako bi pilota partidu interesgarri, bat gazteen artekoa eta bestea lehendabiziko maileko afizionatuak.
Ondoren ´Igandea` txaranga herriko kaleetan zehar
18:00 Zezenak Herriko Plazan.
20:00 Mariatxiak herriko plazan: Los Charros de Jalisco.
22:00 Euskal Presoen aldeko afari herrikoia Umore Ona Elkartean. Ondoren Euskal Presoen aldeko kalejira.
00:00 Dantzaldia ´Trakets` taldearekin, ondoren ´Igandea` Txaranga herriko kaleetan zehar.
Abuztuak 16, asteartea
12:30 Afizionatu arteko pilota partiduak.
17:00 II Mus txapelketa Ixkibin.
18:00 Zezenak.
19:30 Bertso saioa herriko plazan: Peñagarikano, Lujanbio, Irazu, Arzallus.
00:00 Dantzaldia ´Kiñu` taldearekin, ondoren ´Igandea` txaranga herriko kaleetan zehar.
00:00 Gaztetxen kontzertua.
Abuztuak 17, asteazkena
07:00 Diana Dultzaineroekin.
08:00 Entzierroa ´Lasturko` zezenekin.
12:00 Txistularien banda eta, erraldoi eta buruhaundien konpartsa herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
12:30 Eskuz binakako bi pilota partidu interesgarri, bat gazteen artekoa eta bestea lehendabiziko maileko afizionatuak.
18:00 Zezenak.
20:00 Dixi E-McGeara taldea.
00:00 Dantzaldia ´Laiotz` taldearekin, ondoren ´Igandea` txaranga herriko kaleetan zehar.
00:00 Gaztetxen kontzertua.
Abuztuak 18, osteguna
12:30 Bi pilota partidu interesgarri. Lehendabizikoan 4 1/2aren barrenean: lehendabiziko maileko afizionatuak.
Ondoren aspaldiko ohitura jarraituz, Goizueta Aranoren kontra.
15:00 Umore Ona Peñaren bazkaria, ondoren 17:00ak aldera ´Igandea` txarangarekin kalez kale ibiliko dira.
Kalejira berezi hau bukatutakoan zezenak Ondoren dantzaldia ´Joxelu Anayak` taldearekin.
00:00 Dantzaldia ´Joxelu Anayak` taldearekin. Ondoren ´Igandea` txarangakin kalejira.
00:00 Gaztetxen kontzertua.
Abuztuak 19, ostirala
12:00 Herriko Plazan, Gipuzkoa eta Nafarroako sagardogile onenen partehartzearekin sagardo probaketa eta toka txapelketa.