Antziolan soziedade gastronomiko berria irekiko dute datorren urtean

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 13a, 03:00

Aste Santurako zabalik egotea espero dute. Bazkide egiteko epe mugarik ez dute jarri. Soziedadea Antziolako babes ofizialeko etxeen azpian dijoa, Gabriel Zelaia plazan.

HERNANIN soziedade berri bat izango da laster, Antziolan elkarte gastronomiko bat irekitzekotan baitira. Sagastialde-Antziola aldean soziedade berri bat irekitzeko asmoa ez da oraingoa, lehenago ere saiakera egin zuten, baina aukeratutako lokalak ez zuen keari buruzko normatiba betetzen eta orduan atzera egin zuten. Dena den, denbora bat bada zenbait pertsona berriro elkartu eta soziedadea martxan jartzeko lanari ekin diotela. Horretarako komisio bat sortu dute gainera. Komisio honetatik adierazi dutenez, lokal berriaren proiektua laster aurkeztuko dute Udaletxean, iraila aldean, eta asmoa da obrak azaroan astea, Aste Santurako soziedadea irekita egoteko. ´Izaera familiarra` eta 80 bazkideko soziedadea Soziedadeak ´izaera familiarra` izatea nahi dute komisioko kideek, famili guztiak disfrutatzeko, baita haurrek ere. Bikotea izango da sozio eta bi kideek giltza bana izango dute. Hala ere, bikoterik ez duena sozio egin daitekeela argitu dute eta bazkide horrek gerora bikotea izango balu, giltza eskubidea izango lukeela bere bikoteak. Bazkideek diru kopuru bat ordaindu beharko dute sozio egiterakoan eta gero hilabeteko kuota bat. Guztira 80 bazkideko soziedadea izango da; momentu honetan 55 sozio daude apuntatuta, baina komisiokoek uste dute ez dutela arazorik izango soziedadea irekitakoan sozio kopurua betetzeko. Apuntatu direnen artean gehienak Antziola, Sagastialde eta inguruko auzoetakoak dira, hala ere komisiotik esan dute ez dagoela inongo baldintzarik izena emateko eta edozein apuntatu daitekeela, jatorri, adin edo sexuari begiratu gabe. Alde horretatik, telefono zenbaki bat jarri dute apuntatu nahi duenak bertara deitzeko: 666 427 629 Egin beharreko obrak Oraindik obra guztiak egiteko daude. Soziedadeak 80 pertsonentzako lekua izango du eta sukalde haundi bat. Horretaz gain izango ditu: kopak eta kafeak zerbitzetzako barra, komunak eta baita biltegi bat ere. Elkartea Gabriel Zelaia plaza ondoan joango da eta ´haurrek bertan jolasteko leku egokia` dela diote arduradunek. Gainera, insonorizaturiko leiho haundi batzuk irekiko dituzte plazari begira eta lokal barruan aire sistema berezia jarriko dute, beroa eta kea gutxitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!