Udalak jakitera eman du ezin dela parrilarik egin, ezta Akola eta Aparrainen ere

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 12a, 03:00

Nahiz eta lehortea ez den oso larria ez da komeni surik egitea. Akola eta Aparraineko parrilak prezintatuta daude.

UDALAK jakinarazi du ezin dela parrilarik egin, ezta Akola eta Aparrainen dauden prestatutako lekuetan ere, nahiz eta lehortearen egoera ez izan oso larria hemen inguruan. Izan ere, asteazkeneko Kronikan, suteei buruzko erreportajean, azaltzen zen bi leku horietan sua egiteko baimena ematea aurrikusita zuela Diputazioak, baina Udalak argitu du ezin dela surik egin, ezta Akola eta Aparraingo parriletan ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!