Eizagirrek duela bi urteko txapela defendituko du gaur Bitoriaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 11a, 03:00

CASINO Kursaal txapelketako azken kanporaketa gaur jokatuko dute Eizagirrek eta Bitoriak. Eizagirre duda izan da belauneko lesio batengatik, baina 2003ko txapela defenditzeko prest egongo dela ziurtatu dute (2004ko txapelketan baja izan zen).
Astearteko partiduan Zeberio II-k erraz menderatu zuen Etxeberria III (35-27). Hala ere, ez batak eta ez besteak ez zuten tantoa errematatzen jakin eta luze joan zen partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!