Javi Perez Vacasen omenezko 4garren memoriala jokatuko da larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2005eko abuztuaren 11

Hernanik Zaragozako Casa Blanca taldearen kontra jokatuko du jubenil mailan, goizeko 11:30etan Zubipen.

LARUNBATEAN Javi Perez Vacasen omenezko 4garren memoriala jokatuko da. Javi Perez Vacas urteetan CDHn ibilitako gizona zen, taldekoen esanetan oso langilea zen eta denbora asko eskaini zion Hernaniko klubari. Horretaz gain, azpimarratu dute jendearekin harreman asko eta ona izan zuela gizon maitatu honek.
Javi Perez Vacas omentzeko urtero bezala Hernanik Zaragozako Estadio Casa Blanca taldearen kontra jokatuko du. Hernaniko Jubeniletako Liga Nazionaleko ekipoak jokatuko du eta Casa Blanca taldea Ohorezko Jubenil mailan dabil, kategoria bat gehiago. Javi Perez Vacasek Casa Blanca ekipoarekin harreman haundia zuen. Partidua goizeko 11:30etan jokatuko da, Zubipen.

Beste partidu bat
Larunbat arratsaldean Gorengo mailan dabilen Hernanik jokatuko du Tolosako taldearen kontra, 3garren dibisioan dabilena. Partidua arratsaldeko 18:00etan jokatuko da, Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!