ELECTROGAIA jaialdia izango da asteburu honetan Hernaniko Play aretoan eta
Oiartzungo Pagoa aretoan. 9garren urtea da jaialdi hau egiten dela eta musika
elektronikoaren barruan mundu mailan dauden disko jartzailerik ezagunenetarikoak
biltzen dira bertan. Abuztuaren 13tik 15era erritmo ezberdinetako musika
elektronikoa entzun eta dantzatu ahal izango da: technoa, housea, drum & bassea,
eta beste hainbat estilotako musika.
Playeko saioak
Playen disko jartzaileen saioak abuztuaren 13an, larunbatean, eta abuztuaren
14an, igandean, izango dira. Ostiralean gaueko 22:00etan Frank Martiniq ariko
da; gaueko 24:00etan Gabriel Ananda; 02:00etan, Jeff Mills; 04:00etan Alexander
Kowalski eta goizeko 05:00etan Gary Martin.
Igandean arratsaldeko 18:00etan, Demian disko jartzailea ariko da; arratsaldeko
20:00etan, Cristian Varela; gaueko 22:00etan, Misstress Barbara; gaueko
24:00etan, Marco Bailey; goizeko 02:00etan, Dave Clarke; goizeko 04:00etan,
Oscar Mulero eta goizeko 06:00etan, Ben Sims.
Pagoan goizaldetik aurrera
Oiartzungo Pagoa aretoan igandean eta astelehenean goizeko 06:00etatik hasi
eta arratsaldeko 16:00ak arte izango dira saioak eta Euskal Herriko musika
jartzaileak izango dira gehien bat: Demian, Aitor Burgui, Txarli, Abuelo, Chema,
Juantxi, Asier, Imanol, Alex, Anartz, Undersound eta Overware, besteak beste.
Sarrerak
Egun bakarrerako sarrerak 25 euro balio du aldez aurretik erosi ezkero eta
takilan 28 euro balio du. Bi egunetarako sarrerak 42 euro balio du aldez
aurretik eta 48 euro takilan. Informazio gehiago:
www. electrogaia.com.