Garaiar autobus urdinak zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusirako

Kronika - Erredakzioa 2005eko abuztuaren 10a

DONOSTIAKO Aste Nagusia hasiko da datorren igandean, hilaren 14ean, eta urtero bezala Garayar autobus urdinek zerbitzu berezia eskainiko dute Hernani eta inguruetatik Donostiara joan ahal izateko, kotxerik hartu gabe.

Hernani-Aiete-Donostia
Abuztuaren 14tik 21era, biak barne, Hernani-Aiete-Donostia lineako autobusa 15 minuturo aterako da Atsegindegitik, eta azkeneko autobusa goizeko 02:30etan aterako da Donostiatik. Donostian, gaueko 22:00etatik aurrera San Bartolome kaletik aterako da (Hawai denda ondotik). Linea hau Urnietaraino iritsiko da gaueko 22:15etatik aurrera.

Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia linea
Abuztuaren 14tik 21era, Urnietatik Donostiara joan nahi duenak Aieteko linea hartu beharko du, linea hori Urnietaraino iritsiko baita gaueko 22:15etatik aurrera. Autobusa 15 minuturo izango da goizeko 02:00ak arte. Bestetik, Andoaindik Donostiarako azkeneko autobusa gaueko 21:45etan aterako da.

Gauetan autobusa
Abuztuaren, 14, 15, 19 eta 20an gaueko autobusak izango dira goizeko 02:00etatik aurrera. Orduro aterako dira goizeko 06:00ak arte Urnietatik, eta goizeko 06:30ak arte aterako dira Donostiatik. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!