Zeberio II eta Eizagirre hirugarren postuaren bila

Kronika - Erredakzioa 2005ko ira. 1a, 03:00

Casino Kursaal buruz buruko txapelketaren barruan, partidua dago gaur Galarretan, hiru eta laugarren postua erabakitzeko. Eizagirre eta Zeberio IIak jokatuko dute. Zeberioren doaiak sasoia eta errestoa dira eta Eizagirrerenak sakea eta teknika. Ikusiko da nork irabazten duen kontsolazioko final hau. Jaialdia 16:00etan hasiko da eta beste 3 partidu ere jokatuko dira. Bestalde, larunbateko finaleko materiala ere gaur aukeratuko dute Lizasok eta Ezkurrak, eguerdiko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!