Galarretako casino Kursaaleko aurrera doa eta gaurkoan Etxeberria IIIa eta Zeberio IIa izango dira aurrez aurre. Txapelketako bigarren partidua izango da torneokoa. Bietan faborito Zeberio IIa da, eta seguruenik erakutsiko du txapela lortzeko aukera haundiak dituela. Zeberio IIa gogor entrenatzen aritu da sakea hobetzeko helburuarekin. Izan ere jokalari ona izan arren sakea izan da bere hutsunea eta gaurko partiduan ikusi ahal izango da hobera egin duen ala ez. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta Casino Kursaal txapelketako partidu hau jaialdiko bigarrena izango da.
Beste partiduak
Jaialdiko aurreneko partiduan ariko dira, Uterga-Martinez I/Zalakain-Astibia. Hirugarren eta laugarren partiduak izango dira: Ezkurra-Aizpuru/Altuna II-Lizaso eta Agirresarobe-Badiola/Matxin III-Auzmendi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!