DATORREN abuztuaren 22an hasiko da Atleta Helduen Munduko Txapelketa. Irailaren 3ra arte iraungo du eta frogak Donostian, Hernanin eta Lasarten izango dira. Mundialean lanean aritzeko boluntarioak behar dituzte, bai hernaniarrak eta baita inguruko herrietakoak ere, eta guztira 30 bat behar dituzte. Animatzen direnekin bilera egingo dute datorren abuztuaren 11ean, ostegunean, Udaletxeko pleno aretoan. Bileran izango dira parte hartuko duten hainbat atleta hernaniar: Miguel Angel Garin, Baldomero Gimenez eta Ketxus Garin. Zita arratsaldeko 19:30etan egin dute.
Bolutarioek lan egin beharko dute honako eremu hauetan, besteak beste: akreditazioak, montajea eta desmontajea, informazioa, mediku zerbitzuak, publikoari arreta eta atletentzako gida.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!