Hernanira ez da ´Afrikako` berorik iritsiko eta udako giroa egingo du.
GAUR eta bihar artean bero itzela zegoen iragarrita, Afrikatik etorritako korronte baten ondorioz. Adituek diote Euskal Herriko kostaldera ez dela korronte hori iritsiko eta tenperatura beroak izan arren, ez direla izugarri beroak izango. Dena den, Euskalmet meteorologia agentziak dioenez baliteke gaur gauean tenperatura minimoak nahiko altuak izatea eta bihar ia egun osoan zehar bero haundia egitea. Gaurko tenperatura maximoak 29Cº inguruan ibiliko dira.
Egoera bihar arratsaldean aldatuko da, hego haizeak eragindako beroari mendebaldeko fronte bat etorriko zaio eta gau parterako freskatu eta euria egitea espero da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!