Altuna I-ek Lekunberri garaitu zuen partidu borrokatu batean

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 7a, 03:00

Altuna I-ek garaipena lortu zuen atzo Lekunberriren aurrean eta final laurdenetara pasako da. Amezketako aurrelariak sake bikainak atera zituen hasieran eta irabazten hasi zen. Angel Lekunberrik peloteorako dohain haundiagoak erakutsi zituen ordea, eta ez zion aurkariari arnasik hartzen utzi. Azkenean, Altuna I-ek nekeagatik gehiago sufritu zuen arren, 35-30 irabaztea lortu zuen. Hurrengo partidua asteartean izango da Zeberio II eta Etxeberria III-ren artean. Ostegunean berriz, Eizagirre Bitoriaren kontra jokatzeko moduan izango da, medikuaren erresonantzian belaunean ezer larririk ez duela ikusi eta gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!