Jaiak bertan direla, igande borobila gaur umeentzat Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 7a, 03:00

Goizuetako jaiak gero eta gertuago dira eta hori nabari da herrian. Asteburu hau haurrentzat prestatua izan da bereziki eta gaur ere ekitaldiz beteriko eguna izango dute bertako haurrek. Goizean goizetik, 09:00etan hasita, diana izango da eta herriko txistularien banda kalez kale ibiliko da. 11:00etan haurrak bertako jantziekin joango dira igandeko mezetara. Eguerdirako jai bikaina antolatu dute, 12:00etan pilota partiduak izango baitira. Arratsaldean berriz, 17:00ak aldera herriko plazan De traka izango da eta ordu eta erdi beranduago, arratsaldeko 18:30etan ´berendua` umeentzako. Eguna ez da hor bukatuko, 19:00etan ´Zurgai` haurrentzako jokoak izango dira, eta azkenik, arratsaldeko 20:00etatik gaueko 23:00ak arte ´Eusko Diskoteka` antolatu dute Goizuetan. Asteburu honen ondoren, datorren larunbata arte itxaron beharko dute goizuetarrek jaietako giroan murgiltzeko, Gazte Eguna antolatu baitute egun horretarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!