Xabat Otxotorena Portugaleko Itzulia jokatzen ari da

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 7a, 03:00

XABAT Otxotorena hernaniarra Portugaleko Itzulia jokatzen ari da egunotan. Itzulia joan den ostiralean hasi zen eta hamar etapa izango ditu. Orbea taldekoak ez zuen lasterketa ondo hasi, ostiralean 17’46 minutu galdu zituen eta 143garren iritsi zen helmugara pelotoiaren atzetik. Atzoko etapak (Cartaxo-Figuera da Foz) 188 kilometro zituen eta Candido Barbosa portugaldarrak irabazi zuen spring-ean. Xabat Otxotorena pelotoi barruan sartu zen 100garren postuan. Hernaniarra 139garren dijoa sailkapen nagusian, baina oraindik mendiko etapak hasteko daude.
Gaurko etapak (Lorisa-Fundao) 156 kilometro ditu eta lehenengo mailako portu bat igo beharko dute txirrindulariek.

Portugaleko Itzulia, UCI Pro Tour-etik kanpo
Portugaleko Itzulia denboraldiko garrantzitsuenetakoa den arren UCI Pro Tour-etik kanpo geratu da. Euskatel taldeak ez du bertan parte hartuko beraz, eta txirrindulari haundi askok ezta ere. Dena den, badaude izen ezagunak, Alberto Simoni horien artean. Euskal Herritik Orbea taldea joan da Portugaleko Itzulira eta Jon Odriozolak gazte talde sendoa eraman du hara, Etorkizuneko Tour-a preparatzeko asmotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!