Gauzak barruan zituztela etxebizitza bota dietela salatu dute bizilagun batzuk

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 6a, 03:00

Larramendi kalean Ongintzak dituen etxebizitzetan bizi diren pertsona batzuk ostegunean etxebizitzako paretak bota zizkietela salatu dute, hainbat etxeko tresna barruan zituztela. Pertsona hauen arabera, tresna horiek garraiatzeko autoaren zain zeudela adierazi zuten arren, paretak bota zizkieten. Ongintzatik adierazi dutenez: ´familia horri jarraipena egiten dion Diputazioko langileak eta Segurtasun Sozialeko arduradunak esan ziguten tresnak aterata zeudela eta boltsa zahar batzuk besterik ez zirela geratzen bertan, etxebizitza bota zitekeela, alegia`. Ongintzak dio uztailaren 31erako beste senide batzuen etxera joatekoa zela familia hori eta abuztuaren 4ean bota dutela etxebizitza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!