Larramendiko etxea botako dute bai, baina abuztuaren 4ko artikuluan esaten diren hainbat gauza gezurra dira.
Beraiek ´jende honentzako irtenbide bat bilatzen ari` direla diote. Ez dira bizilagun guztiekin hitzegiten ari. Irtenbideak hemendik bilatu eta proposatu dira. Eta Andoni Amonarraizek hasieratik bazterrak nahasteko estrategia erabili du. Ez zaigu etxekoei zuzendu arazo berdinen aurrean, baizik eta hortik enteratu behar izan dugu. ´Asmoa da erreabilitazio trukeko alkilerrean lortzea etxea`. Honen inguruko informazioa Txema Mercadok dauka eta hemen ere alde batetik bestera eduki gaituzte, informazioa erraztu gabe.
Gu kalean egotea ezinbesteko baldintza da abuztuaren 16ko bileran egoteko beraz: Hitza hartzen dizugu!!
Azkenik, esaten du bera ez dela etxebizitza zinegotzi, ez duela eskumen asko. Guri ez zaigu axola: etxe gabe geratuko gara eta ezin dutena da pelota batetik bestera pasatzen ibili. Gure arazoa zure arazoa ere bada.
Dani Olaskoaga, Alaitz de la Cruz, Eric Strutenmaier
Larramendiko bizilagunen izenean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!