erremonte jaialdia dago gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta partidu estelarra buruz buruko txapelketako bigarren partidua izango da: Altuna I Angel Lekunberriren kontra ariko da. Lehenengo partidua Altuna II eta Urrutiak jokatu zuten joan den ostegunean eta Saldiasko gazteak erakutsi zuen sorpresa bat baino gehiago eman lezakeela aurtengo txapelketan, 35-24 irabazi baitzion iazko sorpresa izan zenari.
Gaurko jaialdiko beste partiduak dira: Zeberio II-Urrutia/Ezkurra-Aizpuru, Gorriz-Martinez/Ibarzabal-Astibia eta Bitoria-Badiola/Sarasua-Etxeberria III.
Bestalde, gaurko jaialdian debut bat ere izango da. Ibarzabal jokalari gazteak debutatuko du jaialdiko lehen partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!