Haurrentzako festa gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 6a, 03:00

Goizuetan haurrentzako festa dute gaur eta bihar. Gaur goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:30etatik 18:30etara gaztelu puzgarriak izango dira. Arratsaldeko 18:30etan sorpresa dago prestatua eta arratsaldeko 19:30etan Gorritiren show-a izango da, poni, xexen txiki eta abarrekin. Bihar, igandea, ere izango da festa haurrentzat, goizean goizetik hasita. Dianak esnatuko du eguna eta 11:00etan meza dago, haurrak bertako jantziekin joateko; 12:00etan pilota partiduak dituzte; arratsaldeko 17:00etan De Traka herriko plazan; 18:30etan berendua umeentzat; 19:00etan Zurgai jokuak haurrentzako; eta 20:00etatik 23:00etara Eusko diskoteka. Amabirjin jaiei harrera egiteko asteburu honetan gozatzeko parada izango dute herriko gazteenek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!