Bildu Hernanik igerileku irekien proiektua adjudikatu izana salatu du

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 6a, 03:00

Bildu Hernani plataforma Udalak igerileku irekien proiektua adjudikatu izanaren kontra azaldu da Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa ohar batean.

Bildu Hernani plataforma Udalak igerileku irekien proiektua adjudikatu izanaren kontra azaldu da Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Beren iritziz ´udal gobernu taldeak, bere ohiko jarrera temati eta setatsuarekin, igerileku irekien proiektua adjudikatu du. Erabaki honen aurrean BHk beste behin ere salatu behar du udal gobernu talde honen gestio okerra, iluna eta arduragabea`. Lau puntu azpimarratu ditu BHk: 1) ´Adjudikazio honetan aukera garestiena aukeratu da. Ia 2.400.000 euroko kostea du proiektuak (400 miloi pta), beste aukera batzuek ia 80 miloi pta merkeagoak zirenean eta lanak azkarrago egiteko konpromisoa zutenean`. 2) ´Aukeratutako enpresak arazoak izan ditu Usurbilgo Kultur etxeko obretan` 3) ´Onartu den ezaugarriekin proiektu hau burugabekeria izugarria da. Bi hilabetean izango da erabilgarri urtean, eta 400 miloiko kostua, baliabide publikoak xahutzea iruditzen zaigu. Behin egiten hasita itxi litezkeen igerilekuak egin beharko lirateke, urte osoan erabiltzeko. Adibideak badaude: Lezo edo Donostiako Anoeta`. 4) ´Herritarrei argitu behar zaie igerilekuak baino ur putzuak aurkituko dituztela, 10 zentimetro eta 140 zentimetroko sakontasunarekin eta forma irregularrak izango dituztenak, beraz igeri egiteko aproposak ez direnak. Proiektua errotik aldatu beharko litzateke eta arlo ludikoa eta kirol arloa batuko lituzkeen proiektu bat bideratu: urte osoan hernaniarren beharrak asetuko lituzkeena`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!