Miguel Angel Garin atletismoko Estatuko Beteranoen Txapelketan izango da

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 5a, 03:00

C.D. Hernanik herritarrak animatu ditu abuztu amaieran Donostia eta Hernanin jokatuko diren Mundialetan laguntzeko

MIGUEL Angel Garin atleta hernaniarra Malagan izango da, Torremolinos herrian jokatuko den Estatuko Beteranoen Txapelketan.
Garinek hainbat froga jokatuko ditu bertan: ehun metro hesi, altuera saltoa eta luzeera saltoa. Hain zuzen, froga horietan parte hartuko du Garinek abuztu amaieran Donostian egingo den Mundialetan eta Estatuko txapelketak entrenatzeko ere balioko dio.

Mundialak Hernanin
2005eko Beteranoen Munduko Txapelketa Donostian egingo da. Ospakizun haundia da, milaka atleta eta antolatzaile mugituko ditu. Hernaniko pistan hainbat froga egingo dira, batez ere jaurtiketak eta C.D. Hernanitik adierazi dutenez ´izugarri polita izango da eta aukera ona dugu hernaniarrok hura ikusteko`. Modu berean Klub-etik dei egin diete herritarrei beraiekin harremanetan jarri eta antolaketan laguntzeko .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!