Haurrentzako asteburua Goizuetan, Amabirjin jaien atarian

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 5a, 03:00

Urteroko moduan, jaien aurreko asteburua izango da haurrentzako, larunbat eta igande goiz eta arratsalde.

Bihar eta etzi haurrek gozatzek moduko festa izango da Goizuetan, herriko jaiak hasi aurrean. Bihar gaztelu puzgarriak eta Gorritiren Show-a izango dira, zezen txiki, poni eta bestelakoekin. Igandean berriz, meza dute, bertako jantziekin joateko, pilota partiduak, De traka taldea, merienda, jokuak eta Eusko Diskoteka.
Egitarau horixe izango da gazteenentzat Goizuetan. Baina ume, gazte eta zaharrek ere hasi beharko dute motorrak berotzen, abuztuaren 13tik aurrera berentzako festa izango baita.

Larunbatetik ostiralera
Bihar zortzi, abuztuaren 13an hasiko dira Amabirjin jaiak Goizuetan. Nahi duen guztiarentzako adina aukera izango da, ia astebete osoko festak egingo baitituzte. Larunbata Gazteen Eguna izango da; igandea, Amabirjin bezpera; astelehena, Amabirjin eguna; osteguna, Ezkondu eta Peña Umore Onaren eguna; eta ostirala, Udala eta Ikastolako Tabernaren artean antolatutako jaia.

Egitaraua
Bihar, larunbata:
11: 00, 15:30:
Gaztelu puzgarriak.
18:30: Sorpresa.
19:30: Gorritiren Show-a.


Etzi, igandea:
09:00:
Diana.
11:00: Meza.
12:00: Pilota partiduak.
17:00: De Traka.
18:30: Berendua.
19:00: Zurgai haurrentzako jokoak.
20:00-23:00: Eusko Diskoteka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!