Jaialdiko beste partidua: Ezkurra-Lizaso Bitoria-Zeberio II-Etxeberria IIIren kontra.
Casino Kursaal buruz buruko txapelketa gaur hasiko da Galarretan. Garikoitz Altuna iazko semifinalista ariko da Miguel Mari Urrutia Parquet Kinder txapelketako txapeldunaren kontra. Altunak txapelketa bikaina egin zuen iaz eta Sarasua, Bitoria eta Zeberio II eliminatu zituen eta Lizasori hortzak erakutsi zizkion. Hala ere, ez du kontrario xamurra izango Urrutia, Euskal frontoiko Parquet Kinder txapelketa irabazita motibazioz gainezka ariko baita. Pelotari gazte honek dohai haundiak ditu erremonterako eta denen ahotan dago etorkizunean haundienetako bat izango dela. Lehia polita izango da beraz txapelketari hasiera emango diona.
Jaialdi haundia
Buruz buruko partiduaz gain, bada beste estelar haundi bat gaur Galarretan: Ezkurra eta Lizaso hirukotearen kontra ariko dira, Bitoria, Zeberio II eta Etxeberria IIIren kontra. Jaialdia 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!