Ekain Ruiz eta Boluetan hildakoak omendu zituzten

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 8a, 03:00

LARUNBATEAN, Ekain Ruiz eta berarekin hildako beste hiru lagunak omendu zituen ezker abertzaleak Bilboko Bolueta auzoan. Boluetan hildakoen bosgarren urteurrena da aurtengoa. Omenaldian hamarnaka pertsona bildu ziren eta txalapartaren soinuarekin hasi zen. Horren ondoren olerki bat irakurri zuten eta omenduen argazkien aurrean txistuaz lagunduta aurreskua dantzatu zuten zenbait dantzarik. Bertan zeudenek krabelinak utzi zituzten argazkien azpian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!