Zinkoeneatik Floridara dijoan bidea itxita egongo da gaurtik hasita hiru aste inguruan. Agustinatako obra guztiaren barruan espaloiak egin behar dituzte eta zati horretan bidea itxita egongo da gorako eta beherako. Obrak egin bitartean, Florida, Etxeberri eta Oblato inguruetara joan nahi duenak Antziolako rotondatik joan beharko du, Sagastialde kalean barrena. Inguru horretatik zentrora atera nahi duenak Karmelo Labaka ikastetxe aurreko rotondatik aurrera atera beharko du eta kanpokaldera atera nahi duenak, Sagastialde bidean Antziolako rotonda hartu eta Cuesta de la Muertetik atera beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!