OIER Mendizabalek irabazi egin zuen larunbatean Ogeta pilotalekuan, Gasteizko jaietako binakako txapelketaren barruan egin zen jaialdian. Oierrek Beloki II-rekin jokatu zuen Galarza V eta Eulateren aurka eta 18-12 irabazi zuten. Partidua nahiko parekatua joan zen 11-12 arte, baina gero Hernaniko atzelariak eta Beloki II bata bestearen atzetik egin zituzten tantoak, 18ra iritsi arte.
Oierrek hamar partidu jokatu ditu profesionaletan duela hilabete eta erdi debutatu zuenetik, eta horietatik bi bakarrik galdu eta zortzi irabazi ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!