EUSKAL Presoen sakabanaketa salatzeko enkarteladak egingo dituzte gaur Euskal
Herriko hondartzetan, Etxerat elkarteak deituta. Urtero jende mordoa biltze da
ekitaldi honetan.
Hernaniko Etxeratek jakinarazi du, aurten ere Orioko hondartzara joango direla
eta dei egin die Hernaniar guztiei ekitaldi honetan parte hartzeko. Goizeko
11:00etan geratuak dira Atsegindegin, bertatik Oriora joateko. Enkartelada
eguerdi aldera izango da.
Kontzentrazioa ostiralean
Ostiral honetan, ohikoa den moduan Etxerat-ek kontzentrazioa egin du
Zinkoenean, presoen eskubideen urraketa salatzeko.