san Inazio jaien barruan gero eta indar haundiagoa hartzen ari dena da toka txapelketa. Atzo, 31 hirukote animatu ziren tiratzera eta festa polita jarri zen Santa Barbarako taberna atzekaldean. Guztira 93 tiratzaile, eta hirukote irabazlearentzat 3 gazta esperoan. Lehenengo tiraldian hiru aldiz burnia jo zutenak bigarren txandara pasa ziren. Hurrengo txandan erabaki zen txapelketa. Hirukote irabazleak bi txandatan 13 aldiz jo zuen txapa eta berak eraman zituzten 3 gaztak.
Irabazleak: Lurdes Urruzola, Eugenio Urruzola eta Agustin Ansa izan ziren. Antolatzaileak oso gustora zeuden sortutako giroarekin, gehienbat, urtetik urtera fama haundiagoa hartzen ari delako San Inaziotako toka txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!