urtero bezala San Inaziotan herri kirolek biltzen dute jende gehiena. Sei lagunek lan oso gogorrak bete dituzte aurten bi taldetan banatuta, eta azkenean, Gorka Ezeiza, Jexux Ezeiza Tutu, eta Jon Larrañaga Larra izan dira onenak. Oso lan ona egin zuen beste hirukoteak ere, Aitor Barrenetxea, Julio Lukanbio eta Daniel Lukanbiok. Aizkoran, txinga eramaten eta gizon proban aritu ziren sei kideak eta ia txandarik gabe aritu behar izan zuten gainera. Bukaeran gauzak paretsu eta inork amore eman nahi ez, zituztenetan aritu ziren 6 lagunak, eta leher eginda bukatu zuten proba.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!