Grajal, Gorrotxategi eta Alvarez txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 31a, 03:00

Arrieta, Ezeiza eta Zabala ziren beste finalistak. Finalen ondoren, denboraldi bukaerako bazkaria egin zuten pelota elkarteko guztiek.

hernaniko laurtediko txapelketako finalak jokatu ziren atzo goizean Hernaniko kiroldegian. Hiru partidu jokatu ziren, adin bakoitzeko bat. Lehenbizi kadeteetakoa, gero nagusiena eta gero jubinelena. Kadeteetan Izadi Grajalek irabazi zion Ioritz Arrietari 22-9. Jubeniletan Gorrotxategi gailendu zen Unai Ezeizaren kontra 22-11. Nagusietan Unai Alvarezek 22-10 irabazi zion Jon Zabalari. Urteroko kanpeonatua Hernaniarrek urtero jokatzen dute lauterdiko herriko kanpeonatua eta pelotariei ilusio haundia egiten die, elkarteko arduradunek Kronikari esan diotenez. Atzoko partiduek ez zuten izan espero zen emozioa baina partidu politak izan ziren. Lehenengo partidua oso gogor hasi zuten Arrietak eta Grajalek baina Arrietak min hartu zuen behatzean eta Grajalek aixa hartu zion aurrea. Bigarren partiduan Alvarezek izugarri ondo jokatu zuen eta Zabalak hasieran eutsi bazion ere, bukaera azkar eman zion txapeldunak. Azken partidua ere aurrekoa bezalatsu joan zen. Gorrotxategik hasieran larrixeago baina gero ondo irabazi zion Ezeizari. Finalak bukatuta, eguerdian bazkaria izan zuten pelotari guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!