Argarain eta Perkaiztegi kaleetan ezingo da aparkatu gaurtik ostegunera, pintatu egingo dituztelako

Kronika - Erredakzioa 2005eko abuztuaren 1a

Aparkalekuak pintatuko dituzte aipatutako kaleen bi aldeetara.

ARGARAIN eta Perkaiztegi kaleetan ezingo da aparkatu gaurtik ostegunera, aparkalekuak margotu behar dituztelako. Bateri moduko aparkalekuak margotuko dituzte aipatutako kaleen ezker eta eskubitara, lehengo astean Antziola kalean egin duten bezalatsu. Udaltzaingoak eskatu du gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera, ostegun arte, ez aparkatzeko aipatutako bi kaleetan: Argarain eta Perkaiztegi kaleetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!