presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu zuten, atzo, Euskal Herriko errepide nagusienetan, Irteera Operazioaren egun berean. Etxeratek deituta egin zen atzoko mobilizazioa eta eguerdiko 12:00etatik 13:00ak bitartean euskal presoen ehundaka senide eta lagun atera ziren Euskal Herriko errepide ertzera presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzeko.
Gipuzkoan N1aren ertzean egiten da aldarrikapena, eta hernaniarrak, urtero-urtero, Billabona inguruko autobia zatian egoten dira. Ekitaldiaren helburua da ahalik eta jende gehienak ikustea euskal presoen egoera eta aldarrikapenak zein diren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!