Bukatu dira Udaleku Irekiak

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 30a, 03:00

Atzo bukatu ziren Udaleku Irekiak eta jaialdia egin zuten.

Atzo bukatu ziren uztaileko Udaleku Irekiak, eta behar bezalako amaiera emateko jaialdiak antolatu zituzten. 7, 8, 9 urteko gazteak eta begiraleak Tilosetan harrapatu genituen Play Backean. Dantzan eta saltoka, taldeka, emanaldiak eskaini zituzten gazteek eta giro aparta jarri zuten Tilosetan, gurasoak ere begira zeudela. Bukatzean hamaiketakoa egin zuten. Udaleku Irekietan 500 bat ume ibili dira, 3 eta 9 urte bitartekoak. Monitoreak 61 izan dira eta denetariko ekintzak egin dituzte goizetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!