Goizeko 11:00etatik aurrera izango dira finalak: lehenengo kadeteena, afizionatuena eta jubenilena.
Hernaniko lauterdiko txapelketako finalak jokatuko dira gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, kiroldegiko pelotalekuan. Lehen partiduan kadeteek neurtuko dituzte indarrak: Jon Ezeiza Izadi Grajalen kontra; bigarrenean, afizionatuak ariko dira: Unai Alvarez Ion Zabalaren kontra; eta hirugarrenean jubenilak ariko dira: Aitor Gorrotxategi Unai Ezeizaren kontra.
30 bat pelotari
Hernaniko txapelketan, klubeko 30 bat pelotarik hartu dute parte eta sei onenek neurtuko dituzte indarrak gaurko finalean. Txapelketa honek ilusio haundia egiten die herriko jokalariek, pelotako klubeko arduradunek Kronikari esan diotenez eta bertako pelotarien artean maila hain altua izanik, partidu dotoreak ikusi litezke, aurreko faseetan, eta nola ez, finalean.
Ondorenean bazkaria
Partidu ondorenean sariak banatu eta bazkaria dute Hernaniko pelotariek eta klubeko arduradunek, Xalaparta elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!