PSE-EEk aurkeztu zuen mozioa. ‘Ley Municipal Vasca’ delakoaren inguruko mozio bat ere onartu zuten, PPk aurkeztua. Estatutuko konpetentziak transferitzeko proposamenaz ere hitz egin zuten, EAJk aurkeztuta.
UDALAK hainbat mozio onartu ditu, pasa den uztailaren 22ko Bozeramaile Batzordean. Mozio horietako bat, PSE-EEk aurkeztua, lesbiana, gay eta bisexualen eskubide berdintasunaren aldeko mozioa zen. Mozioa onartu egin zen, PPren kontrako botoarekin.
Berdintasunaren aldeko
neurriak bultzatu
Mozio honetan proposatzen da neurriak hartzea gizartean berdintasuna bermatzeko, gay, lesbiana, transexual eta bisexualenganako. Proposatzen diren neurriak dira: gizartea sentsibilizatzea; homofobia eta transfobiaren kontra borrokatzea; jendea gai honen inguruan hezitzea; integrazioa bultzatzea; eta gay, lesbiana, bisexual eta transexualentzako orientazioa eta asesoramendu zerbitzuak jartzea.
Bestetik, maitzaren 17a homofobia eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguna izatea ere proposatu zuten mozio honetan Udal alderdiek. Azkeneko puntuan onartu zen, akordio hau bidaltzea: Estatu mailako gay, lesbiana eta transexualen federaziora (FELGT) eta baita inguruko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen kolektiboetara ere.
‘Ley municipal vasca’ren inguruko mozioa
PPk beste mozio bat aurkeztu zuen, Ley Municipal Vaca delakoaren inguruan. Mozioa aho batez onartu zen. Lege honek, funtsean Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Udaletxeei ematea konpetentziak, beren herritarrei zuzenean eragiten dietenak. Mozioan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio lege hau lehenbailehen onartzea, Udaletxeak lege hau 2007rako izan dezaten. Mozio honetako bigarren puntuan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio aztertzea honako aukera: Udaletxeek beharrezko errekutso ekonomikoak izatea konpetentzia marko berri horretarako.
Estatutuko konpetentzia urtea bukatu baino lehen
Espainiako Gobernuari Gernikako Estatutuko konpetetziak urte bukatu baino lehen transferitzeko eskatzea ere proposatu zuen EAJ alderdiak.
Proposamen hau onartu egin zen, PSE-EEren eta PPren kontrako botoekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!