Santa Barbaran festa bihar

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 30a

San Inazioak direla eta Morkaiko taldeak egun pasako festa antolatu du bihar Santa Barbaran. Goizetik eta egun guztian zehar Solano eta Beasain trikitilariak izango dira. Goizeko 11:00etan Indiori omenaldi egingo zaio hil zen lekuan. Goizeko 11:45etan Indio eta Atarrabiyori omenaldia egingo zaie, baina monolitoan. Eguerdiko 12:15etan, meza izango da eta 12:45etan, bertso saioa. Eguerdiko 13:00etan, herri kiroletan ariko dira eta segidan bazkarian bilduko dira. Arratsaldeko 16:30etan, lagunarteko toka txapelketa jokatuko dute eta 17:30etan, haur jokoak eta txokolatada egingo dituzte. Bazkarirako txartelak salgai daude Kitton eta Aralarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!